Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren ingurumeneko estrategiaren barruan helburu hauek lortzea sartzen da:
- CO2 emisioak murriztea.
- Hiriko airearen kalitatea hobetzea.
- Kutsadura akustikoa murriztea.
Horretarako, errekuntza-ibilgailuak ibilgailu elektrikoekin ordeztea bultzatzeko asmo irmoa dago. Plan honetan, honako neurriak eta jarduteko proposamenak sartzen dira:
- Orain dauden zerga-hobariak mantentzea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan.
- Araututako zonetan aparkatzeko pizgarriak ezartzea.
- Elektrolinerak jartzeko plan bat garatzea eta udal aparkalekuetan kargaguneak jartzea sustatzea.
- Etorkizunean ibilgailu kutsagarriak murrizteko formulak aztertzea.
- Udalak ibilgailu elektrikoak erostea sustatzea, autobusak barne.
- Taxietan eragitea, 2020tik aurrerako ibilgailu berri guztiak 0 emisiokoak izan daitezen, eta 2030erako taxi guzti-guztiek ezaugarri horiek izan ditzaten.
Laguntzak
Hona hemen eskatu ahal dituzun dirulaguntzak:
Bilboko Udalarenak:
- Zirkulazio-zergako hobariak:
– Motor elektrikoko ibilgailuek % 95eko hobaria izango dute zergaren kuotan, eta isurtze nuluko ibilgailuek % 75eko hobaria izango dute zergaren kuotan, bi kasuetan mugagabe.
– Ibilgailu motordun hibridoek eta gasa erregai gisa erabiltzen dutenek (gas naturala, petrolioaren gas likidotuak edo bioetanola) % 75eko hobaria izango dute zirkulazio-zergaren kuotan, bost ekitalditan, lehen matrikulaziotik zenbatzen hasita.
Estatu mailakoak:
- AUTO + PLANA: Espainiako Gobernuaren ibilgailu elektriko eta elektrifikatuak, ekonomikoak eta europarrak erosten laguntzeko programa berria, AKZekin koordinatuta egingo dena.
Mugikortasun elektrikoa sustatzeko udal ekitaldiak
Duela zenbait urtetik hona, Mugikortasuna eta Jasangarritasuna arloak hainbat ekintza, neurri eta ekitaldi garatu ditu mugikortasun elektrikoa eta ibilgailu elektrikorako trantsizioa errazteko. Udal-arlo guztien artean ibilgailu elektrikoaren barne-sustapen etengabeaz gain, eta udal-aparkalekuetan barne-erabilerako karga-puntuak instalatzeaz gain, kronograma honetan arlotik egindako lanaren ekintza adierazgarrienetako asko jasotzen dira:
2016 – Lehen elektrolinera IBIL instalazioa
2017 – Ibilgailu elektrikoak EEErekin batera lagatzeko kanpaina
2017 – 1. diru-laguntza taxi elektrikoak erosteko 110.000 €(10.000 €/ taxi)
2018 – 2. diru-laguntza taxi elektrikoak erosteko 110.000 €(10.000 €/ taxi)
2018 – Lau elektrolindegi berri instalatzea (bi IBILekin eta bi Iberdrolarekin)
2019 – Pedalei eragiteko bizikleta elektrikoaren zerbitzu publiko berria, Bilbaobizi lagundua
2019 – Iberdrolaren hiru elektrolindegi berri instalatzea
2019 – 3. diru-laguntza taxi elektrikoak erosteko 110.000 €(10.000 €/ taxi)
2019 – Ibilgailu elektrikoa kargatzean aparkatzeko diru-laguntza
2019 – I ECO RALLYE Bilbao Petronor
2019 – Mugikortasun elektrikoko tailerrak kontzesionario eta operadore logistikoekin, EEErekin lankidetzan
2020 – Mugikortasun elektrikoari buruzko POLIS kongresu europarra
2020 – Mugikortasun elektrikoari buruzko udal web orria
2020 – Liburuxka inprimatzea ibilgailu elektrikoaren abantailekin
2020 – 1. diru-laguntza furgoneta elektrikoak erosteko 70.000 €(7.000 €/ furgoneta)
2021 – II ECO RALLYE Bilbao Petronor
2021 – 2. diru-laguntza furgoneta elektrikoak erosteko 100.000,00 € (5.000 € furgoneta bakoitzeko)
2021 – 1. diru-laguntza pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak erosteko 20.000,00 € (200 € bizikleta bakoitzeko)
2021 – Euskelec 2021eko finala, LHko ikasleek ekoitzitako ibilgailu elektrikoen txapelketa
2022 – 3. diru-laguntza furgoneta elektrikoak erosteko 200.000,00 € (10.000 € furgoneta bakoitzeko)
2022 – Bilbobusek % 100eko unitate elektriko berria jarri du bere flotan
2023 – 4. diru-laguntza furgoneta elektrikoak erosteko 120.000,00 € (12.000 € furgoneta bakoitzeko)
2023 – 4. diru-laguntza taxi elektrikoak erosteko 280.000,00 € (10.000 € ibilgailu elektriko bakoitzeko)
2023 – “Greenpower-Bridgestone” ibilgailu elektrikoen zirkuituaren 3. Edizioa
2024 – 5. Diru-laguntza furgoneta elektrikoak 50.000,00 € (12.000 € furgoneta bakoitzeko)
2024 – 5.diru-laguntza taxi elektrikoak 150.000,00 € (10.000 € ibilgailu elektriko bakoitzeko)
2024 – Udalak bizikleta eta scooter elektrikoak eguzkitan kargatzeko totema jarri du Artxandako Udal Kiroldegian
2024 – Zunderrek 150 kw-ra igotzen du kargatzeko estazioen potentzia
2025 – BILBAOBIZI bizikletak mailegatzeko zerbitzu berria hasi da
2025 – Karga publikoko gune ultralaster berria Mercabilbaon
2026 – BILBAOBIZI bizikletak maileguan hartzeko 20 geltoki berri inauguratu dira


































