OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Motor elektriko bati esker mugitzen diren ibilgailuez hitz egiten dugunean, zenbait mota aurki ditzakegu, bateriak kargatzen dituzten eraren edo propultsio-moduaren arabera:

BATERIADUN IBILGAILU ELEKTRIKOA (BEV – Batery Electric Vehicle)

“Elektriko puruak” esan ohi zaie. Ibilgailu hauek motor elektrikoa baino ez dute erabiltzen ibiltzeko. Elektrizitate-sarera konektatuz eskuratzen dute energia, eta bateria kargagarrietan biltzen dute.

Bateria horiek, gainera, balaztatze birsortzailearekin kargatzen dira. Errekuntza-motorrik ez daukatenez, gidatzean ez dago batere emisiorik.

IBILGAILU HIBRIDOA (HEV – Hybrid Electric Vehicle)

“Hauei hibrido arruntak” edo “entxufatu ezin diren hibridoak” ere esaten zaie. Barne-errekuntzako motor bat eta motor elektriko bat edo gehiago konbinatzen dituzte. Bateria multzo txiki bat ere badaukate, errekuntza-motorrari esker eta balaztatzean energia berreskuratzeko sistemari esker kargatzen direnak.

IBILGAILU HIBRIDO ENTXUFAGARRIA (HEV – Hybrid Electric Vehicle)

Modelo hibridoak dira (aipatutako HEV-ak bezala) eta elektrizitate-sareari konektatu ahal dira bateria kargatzeko. Modu erabat elektrikoan, errekuntza-motorrarekin bakarrik nahiz modelo hibridoarekin gidatu daitezke, ahalik eta prestaziorik gehienak erabiltzeko.

AUTONOMIA HEDATUKO IBILGAILU ELEKTRIKOA (EREV – Extended Range Electric Vehicle)

Ibilgailu hauek ibilgailu elektriko puruen moduan (BEV) ibiltzen dira, trakzio % 100 elektrikoarekin, baina aldi berean errekuntza-motorra daukate, sorgailu lana egiten duena, bateria elektrikoa kargatuz. Errekuntza-motor hau, oso txikia izan arren, ibilgailuari autonomia erantsi hori emateko gai da. PHEV-RE ere esaten zaie.

HIDROGENOAREKIN DABILEN IBILGAILU ELEKTRIKOA (FCEV – Fuel Cell Electric Vehicle)

Hidrogenozko erregai-pilarekin dabiltzan ibilgailuak ere ibilgailu elektrikotzat jo ditzakegu. Ibilgailu hauetan, erregai-pilaren (Fuel Cell) barruan gertatzen den erreakzio kimiko batetik dator motor elektrikoek erabiltzen duten energia. Pila hidrogenoz elikatzen da (bateria kargagarri batetik eratorri beharrean, ibilgailu elektriko puru batekin erkatuko bagenu).

Balaztatze birsortzailea

Balaztatze birsortzailea hau da: balaztatzean, energia zinetikoa (mugimendua) aprobetxatzea, pastillaren eta diskoaren arteko frikzioarekin sortzen den bero forman galdu beharrean, hau da, energia hori elektrizitate bihurtzea, berriro erabiltzeko.