EUROPAN GEHIEN SALTZEN DEN BIGARREN AUTOA AUTO ELEKTRIKO BAT DA

2021(e)ko irailaren 10a

Duela urte batzuk edo duela hilabete batzuk ezinezkoa zirudiena gertatzen ari da. Automobilgintzaren sektoreko merkatua ibilgailu elektrikoetara aldatzen ari den zantzu berri bat da, eta mota horretako autoen onarpena handiagoa izaten ari da; are gehiago, Europa osoan gehien saltzen den bigarren autoa auto elektriko bat da, 2021eko lehen seihilekoan.

2021eko lehen 6 hilabeteetan gehien saldutako autoen TOP 10ean, gasolina, diesel edo argindar autoa den kontuan hartu gabe, orokorrean bigarren postuan dago Tesla Model 3, 25.697 unitaterekin, Volkswagen Golfek baino ez du gainditzen, 2.000 unitate gehiagorekin; zehazki, 27.247 saldu ditu.

Bigarren postuan, auto elektrikoak kontuan hartuta, Renault Zoe dago, TOP 10etik kanpo, 8.217 unitate salduta. Volskwagen taldeko auto elektrikoak hurrengoak dira eta goranzko joera dute. Volkswagen ID.3 eta Volkswagen ID.4, 6.999 eta 6.315 unitaterekin, hurrenez hurren, gero eta lur gehiago irabazten ari zaizkie errekuntzako autoei.