ZENBAT AURREZTEN DUT BENETAN ERREGAIAN AUTO ELEKTRIKO BATEKIN?

2024(e)ko martxoaren 4a

Azken urteak oso gorabeheratsuak izan dira energiaren sektorearentzat. Argindarraren eta erregaien prezioek gora egin dute Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkagatik eta Palestinako azken gerragatik. Baina elektrizitatea normaltasunera itzuli den bitartean, erregaiek ez dute dinamika bera bizi izan.

Konparazio erraz bat egin dezagun, egungo batez besteko prezioak (gasolina, diesel eta elektrizitatearenak) eta ibilgailu motaren araberako batez besteko kontsumoak erabiliz. Hau da, batetik, kontuan izan behar dugu 95eko gasolinaren batez besteko prezioa 1,61 € litroko dela, eta dieselak 1,56 € balio duela litroko. Bestalde, onartzen dugu elektrizitatearen batez besteko karga domestikoa 15 zentimo ingurukoa izan daitekeela kWh-ko, eta karga publikoko sareko elektrizitate-karga (etxean kargatzeko aukerarik ez dutenentzat) 45 zentimokoa izango dela kWh-ko, hau da, Bilboko ZUNDER kargagailuen egungo kostua, harpidetu beharrik gabe.

Emaitza 100.000 km ondoren (gutxi gorabehera 5 urte):

– Etxeko kargako auto elektrikoa: 2.250 euro
– Karga publikoko auto elektrikoa: 6.450 euro
– Diesel autoa: 7.800 euro
– Gasolina-autoa: 11.270 euro

Esteka honetan kalkuluen xehetasun guztiak aurkituko dituzu: https://forococheselectricos.com/2024/03/cuanto-cuesta-cargar-coche-electrico-frente-diesel-gasolina-en-2024.html