10.000 €-TIK BEHERAKO AUTO BAT DA ESTATUKO AUTO ELEKTRIKOEN SALMENTEN BURU URRIAN

2021(e)ko azaroaren 5a

Bi hilabete eskaseko presentziarekin merkatuan, aurreikuspenak bete egin dira eta Dacia markaren lehen modelo % 100 elektrikoa gorenean kokatu da.

Hauek dira arrakastaren gakoak: Autonomia ona (305 km hirian, 230 km ziklo mistoan), azkar kargatzeko aukerarekin, neurri eskuzabalekin eta, batez ere, 9.905 euroko prezioarekin (MOVES III planaren laguntzak kontuan hartuta).

Batzuentzat, ibilgailu elektriko honen etorrerak ibilgailu elektrikoaren demokratizazioa dakar, auto elektriko bat ez erosteko aitzakietako asko zapuztuz.

Hurrengo zerrendan, gaur egungo merkatuko ibilgailu merkeenak agertzen dira (MOVES III plana kontuan hartuta), hauen artean AMI edo Twizy  bezelako erabilgarriak agertzen direlarik, askok kuatriziklo edo auto txikiegi gisa sailkatzen dituztenak. Horregatik jotzen da Dacia Spring benetan kotxerik merkeena:


Citroën AMI:                                     5.600 €

Dacia Spring:                                     9.950 €

Renault Twizy:                                  10.225 €

Seat Mii Electric:                              11.800 €

Invicta Electric D2S:                        11.995 €

Renault Twingo Electric:               12.880 €

Opel Corsa-e:                                   12.992 €

Fiat 500e:                                           14.995 €

Smart EQ Fortwo:                           17.450 €

Peugeot e-208:                                23.650 €