BILBON, HAMAR FURGONETA ELEKTRIKO BERRI DAUDE UDALAK EMANDAKO DIRULAGUNTZARI ESKER

2021(e)ko otsailaren 17a

Lau enpresak jaso dituzte Bilboko merkantzien hiri-banaketarako furgoi edo furgoneta elektrikoak erosteko dirulaguntzak.

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Iraunkortasun Sailak ibilgailu elektriko bakoitza erosteko 7.000 euroko dirulaguntza eman du, xede horretarako aurreikusitako gehieneko dirulaguntza, hain zuzen. Bilboko Udalak aplikazio bat ahalbidetu die gidariei, diruz lagundutako ibilgailu elektriko bakoitzak zenbat kilometro egiten dituen jakiteko.

Datozen egunetan dirulaguntzen deialdi berria egingo da sektoreko ibilgailu parkea berritzen jarraitzeko.

Ekitaldian, ibilgailuek eramango dituzten eranskailuak aurkeztu dira, hirian mugikortasun elektrikoa bultzatzeko apustuari ikusgaitasun handiagoa emateko. Bilboko Udalak garatutako electromovilidad.bilbao.eus webgunean dago hiriburuan mugikortasun elektrikoa sustatzeko neurriei buruzko informazio osoa.