APPLE-EN AUTO ELEKTRIKOAREN DISEINUAK “HANKAZ GORA” JARIKO DU AUTOMOBILAREN INDUSTRIAN

2021(e)ko otsailaren 9a

Apple-en gertuko iturriek baieztatu dute etorkizuneko Apple iCar-ak automobilgintza “hankaz gora” jarriko duen diseinua izango duela. Orain arte zurrumurruak baino ez zirenak, filtrazio eta industriako adituen informazio bihurtzen ari dira. Esaterako, gidatze autonomoko sistema aurreratua, iPhone 12 berrian ikusitako LiDAR sentsoreak erabil ditzakeenak. Bestalde, Apple-ek LFP (litio-ferrofosfato) bateriak aukeratu dituela esaten da ustezko iCar honetarako. Informazio hauen arabera 2024 urte inguruan hasteko da produkzioa, Hyundairekin ustezko lankidetza bat dela medio.

Argi dirudiena da erraldoi teknologikoak ibilgailu elektrikoen sektorean agertzeko kokatzen ari direla, autoen fabrikatzaile tradizionalekiko abantaila teknologiko handia dutela aprobetxatuz. Zalantzarik gabe elektrikoa izango den auto autonomoan dago helmuga.