TEL-AVIV-EN GIDATZEN DUTEN IBILGAILU ELEKTRIKOAK KARGATZEN DITUEN BIDEA ERREALITATEA DA

2020(e)ko irailaren 22a

Auto elektrikoak kargatzeko egunak mugatuak izan litezke Tel-Aviven hasi berri den proba pilotua dela eta, bertan zirkulatzen duten bitartean ibilgailu elektrikoak kablerik gabe kargatzeko gai den atala inauguratu baitute. 600 metro inguruko tartea da eta bertan ibilgailuak bidean dihoan bitartean kargatzeko beharrezko kableatu guztiak lurperatzeko obrak egin dira eta batez ere bertako autobus zerbitzua hornitzea du helburu.