BILBOKO UDALAK BILBOBUSEN HISTORIAN IZAN DEN AUTOBUS-FLOTAREN BERRITZE HANDIENARI EKIN DIO 30 IBILGAILU BERRIEKIN

2020(e)ko irailaren 10a

Beste 28 ibilgailu hibrido berri eta bi autobus elektriko sartu ditu flotan. Une honetan, Bilbobuseko flotaren % 51 berrituta dago. Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak Bilbobuseko flota eskuragarriagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa izateko ahaleginean jarraitzen du.