Ibilgailu elektriko bat kargatzeko moduen sailkapena nahasgarri samar izan daiteke, eta erabiltzen den terminologia ez da oso argia. Izan ere, batzuetan karga motez ari gara, eta bestetan karga moduez.
KARGA MOTAK
Karga mota kargaren potentziari eta intentsitateari dagokie eta, horrenbestez, behar den denborari. Kargatzeko modua ibilgailuaren eta karga-azpiegituraren arteko komunikazio mailari dagokio. Aurrerago ikusiko dugunez, bi kontzeptuok elkarri loturik daude.
Beheko taulan, karga mota guztiak ageri dira, bakoitzak eskaintzen duen karga-potentziarekin. 40 km inguruko autonomia (alegia, eguneko batez besteko mugikortasun-premiatzat jotzen duguna, hau da, 6 kWh energia) lortzeko moduko karga egiteko behar den denbora azaltzen da, baita 40 kWh-ko bateria bat % 80an kargatzeko behar den denbora ere, gutxi gorabehera:
KARGA MOTA | POTENTZIA | BIRKARGATZEKO DENBORA 40 KM-RAKO | 40 KWH-KO BATERIA BATEN % 80 BIRKARGATZEKO DENBORA |
---|---|---|---|
OINARRIZKOA EDO MANTSOA | 2,3 – 7,4 kW | 2,6 h – 48 min | 14 – 4,3 horas |
NAHIKO AZKARRA | 11 – 22 kW | 32 – 16 min | 3 – 1,5 horas |
AZKARRA | 40 – 50 kW | 9 – 7,2 min | 48 – 38 min |
OSO AZKARRA | 100 – 150 kW | 2,5 – 2,4 min | 19,2 – 12 min |
IKARAGARRI AZKARRA | >350 kW | < 1 min | < 5,3 min |
BILBOKO INSTALATUEN KARGAGUNEAK
“Elektrolinera” esaten zaie potentzia handiko kargagune elektrikoei (azkarra, oso azkarra eta azkarrena).
KARGA MODUAK
Karga moduak, aldiz, ibilgailuaren eta kargagunearen azpiegituraren arteko erlazioaren arabera sailkatuko ditugu:
1. MODUA
Azpiegituraren eta ibilgailu elektrikoaren artean ez dago komunikaziorik. Oso karga modu egokia da ibilgailu elektriko txikientzat (bizikletak edo ziklomotorrak) garaje pribatuetan, baina ez da gomendatzen auto elektrikoentzat, hain erabilera luzeekin (8 ordutaraino) instalazioa gehiegi berotzen delako eta ez duelako babesik. Larrialdiko kargarako erabil daiteke, 3. moduan kargatzeko aukerarik ez dagoenean.
2. MODUA
1. moduaren antzekoa, baina konexioa kable berezi baten bidez egiten da. Kableak kontrol-pilotu bat dauka ibilgailuaren eta larakoaren artean, baita babes diferentzialeko sistema bat ere. Lotutako kargan modurik ohikoenetako bat izan da, fabrikatzailerik gehienek honelako kableak fabrikatik ezartzen baitituzte.
3. MODUA
Modu honek erabiltzen duen karga-terminalean (“wall box” izenekoa), kontrol eta babes funtzioak karga-terminalean bertan daude. Terminal honek karga monitorizatu eta kontrolatu ahal du (“karga adimentsua”). Gauean erkidegoetako garajeetan ibilgailu elektriko bat kargatzeko modu egokiena da.
4. MODUA
Ibilgailua potentzia handiko karga-estazio baten bidez (“elektrolinera” deritzona) konektatzen zaio sareari, eta bertan korronte alternoa korronte zuzen bihurtzen da. Aukera ona da ibilgailua ahalik eta azkarren behar dugunean (adibidez, zerbitzuguneetan edo lur gaineko espazio publikoetan).
Finean, karga-prozesurik ohikoenak karga motaren eta karga moduaren konbinazio hauen bidez sailkatu ditzakegu, erabiltzen diren potentzien eta helburuaren arabera (40 kWh-ko bateria bat % 80an kargatzeko denborak sartzen dira hemen, gutxi gorabehera, 250 km baino gehiagoko autonomia ematen duena):
KARGA OINARRIZKOA / GELDOA Garaje pribatuetan; zenbait ordu kargatzeko. |
KARGA ERDI-AZKARRA Txandakako aparkalekuak edo kaleko aparkalekuak; ordu gutxi kargatzeko. |
KARGA AZKARRA Zerbitzuguneak, kalea edo flota pribatuak. |
|
---|---|---|---|
1. MODUA
Schuco konektorea horman (korronte alternoa) |
|||
2. MODUA
Schuco konektorea, kable bereziarekin (korronte alternoa) |
|||
3. MODUA
Wallbox edo karga-estazio batekin (korronte alternoarekin) |
|||
4. MODUA
Karga-estazio batekin (korronte zuzena) |