OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Schuko 

Ohiko konektorea Europako etxeetan (gure ohiko entxufea). Izen teknikoa “F motakoa” da, eta ibilgailu elektrikorik gehienek fabrikatik jarrita dakarte. Korronteko intentsitatea, gehienez, 16 A da, eta tentsioak 250 V-raino irits daitezke.

Mennekes (2. mota) 

Alemaniako Mennekes enpresak garatu du, eta Europako estandarra da. Korronteko intentsitatea, gehienez, 63 A da, eta tentsioak 500 V-raino irits daitezke. Gehienez 43,5 kW hornitu ahal ditu.

1. mota 

Teknikoki SAE J1772 esaten zaio. Amerikar estandarra da 2010etik, eta Estatu Batuetan eta Japonen erabiliena da. Korronteko intentsitatea, gehienez, 80 A da, eta tentsioak 250 V-raino irits daitezke. Gehienez 19,2 kW hornitu ahal ditu. Ohikoena 32 A-ko kargak dira, 7,4 kW-tan.

CHAdeMO 

Japongo fabrikatzaile guztiek erabiltzen duten konektorea da. “CHArge de MOve”-ren laburdura da. Konektore honek dauka kargaguneen sarerik dentsoena. Korronteko intentsitatea, gehienez, 110 A da, eta tentsioak 500 V-raino irits daitezke. Gehienez 62,5 kW hornitu ahal ditu.

CSS 

“Combined Charging System” edo Combo2. Proposamen hau iparramerikarrek eta alemaniarrek garatu zuten, korronte zuzenean kargatzeko konponbide global gisa; izan ere, 2. motako hartune bat dauka eta korronte zuzenerako 2 potentzia-pin erantsi zaizkio. Korronteko intentsitatea, gehienez, 200 A da, eta tentsioak 850 V-raino irits daitezke. Gehienez 100 kW hornitu ahal ditu.

KARGA-KONEKTOREEN MOTAK – BILBO

Bilbon konektore hauek dauzkagu:

1. adibidea:
Lehendakari Leizaola, 7-9

2. adibidea:
Sabino Arana 53