MIT-EK GARATUTAKO KALKULAGAILUAK, IBILGAILUAK KONPARATZEKO, GAUR EGUN SALTZEN DIREN IBILGAILU ELEKTRIKOAK EPE LUZEAN MERKEAGOAK DIRELA EGIAZTATZEN DU

2021(e)ko martxoaren 5a

Ingurumenarentzako ez ezik, jabeen poltsikoetarako benetako aukerak ulertzen eta egiaztatzen laguntzeko ere, Massachusetts Institute of Technology-k (MIT) autoen karbono dioxidoaren isuriei eta horien kostuei buruzko datuak argitaratu ditu. Datu horiek eskuan, gaur egun merkatuan saltzen diren auto elektrikoak epe luzean merkeagoak direla zehaztu dute MITeko ikertzaileek, haien baliokide termikoekin alderatuta.

Ikerketan zehar, MITeko zientzialariek hibridoa entxufagarriak hartu dituzte kontutan ere, eta hauekin emaitza bitxiak lortu dituzte. Zenbait kasutan, PHEVek barne errekuntzako auto batek bezain besteko kostu ekonomikoa eta isurketa ekar dezakete (azken finean, bihotza berdina da, elementu hibrido gehigarria izan ezik). Garatu duten kalkulagailuak egungo ibilgailuen modelo gehienak alderatzea ahalbidetzen du, kalkuluetan parte hartzen duten parametro eta faktore guztiak doitzeko gai izanik (gasolioaren prezioa, argindarraren tarifa, urtean egindako kilometroak, bizitza erabilgarriaren urteak, etab.) interfaze oso erakargarriarekin eta hainbat ibilgailuren aldibereko alderaketa argia erakusten duten grafikoekin. Hurrengo estekan egiaztatu dezakezu: MIT kalkulagailua