MUNDU ERREALEKO PROBEK ERAKUSTEN DUTE IBILGAILU HIBRIDO ENTXUFAGARRIEK FABRIKATZAILEEK ESATEN DUTENA BAINO GEHIAGO KUTSATZEN DUTELA

2020(e)ko azaroaren 27a

Ibilgailu hibrido entxufagarrien (PHEV) salmentak izugarri handitzen ari dira Europan azken urteotan, baina ibilgailu hibrido konektagarri hauen azken modelo batzuekin egindako benetako probak baieztatzen dute kotxe fabrikatzaileek aldarrikatzen dutena baino askoz gehiago eragiten dutela kliman, bateria guztiz kargatuta dutela martxan hasten dinerenean ere. Azken hibrido ezagunenetarikoen batzuk iragarritakoa baino CO2 gehiago isuri zuten, mundu errealeko gidatze baldintzetan probatu ondoren.

Garraio eta Ingurumen Federazioak (T&E), (“Ecologistas en Acción” eta ECODESeko kide direnak), proba hauek laborategi independente bati enkargatu zizkionak (Emissions Analytics), adierazten du gobernuek hibridoa entxufagarriak erosteko diru laguntzekin eta zerga salbuespen oparoakekin amaitu beharko luketela, isurien beste eskandalu bat sortzen laguntzen ari baitira.