KOTXE ELEKTRIKOEN PREZIOA GASOLINA/DIESEL KOTXEENAREKIN PAREKATUKO DA HIRU URTETAN

2020(e)ko urriaren 30a

UBS inbertsio bankuaren azken txostenaren arabera, 2024rako auto elektrikoen fabrikazioak barne errekuntzako motorrez hornitutako modeloen bezain beste balioko du. Ikerketak adierazten duenez egoera honek marka askoren trantsizioa azkartu lezake etorkizunari begira, orain arte uste zena baino askoz arinago gertatuko omen da. Txostenak dioenez, bateria-auto elektrikoak fabrikatzearen kostu gehigarria, diesel edo gasolina bidezko baliokideekin alderatuta, 1.600 eurotara jaitsiko da 2022rako, eta orduan espero dute kWh bakoitzeko kostua 100 dolarrekoa izatea. Hortik aurrera, produkzio kostuek behera egingo dute, 2024. urterako alde hori guztiz desagertuko delarik. Aditu guztiek bat egiten duten parekotasuna funtsezko mugarria izango dela sistema elektrikoetarako trantsizioa are gehiago azkartuko duena.