Bilbon, irailaren 16tik 22ra arte, “Guztientzako Mugikortasuna” leloa ardatz hartuta, aktibitate asko egingo dira. Aste osoan zehar, mugitzeko modu jasangarri, osasungarri eta inklusiboak sustatzera bideratutako jardueren programazio zabala egingo da hirian, eta askotariko publikoetara egokitutako proposamenak egingo dira, udalerriko hainbat tokitan banatuta.
Irailaren 18tik (ostirala) 20ra (igandea), ohiko Mugikortasun Jasangarriaren Erakusketa egingo da Areatzako kaian. Bertan, ibilgailuen, bizikleten eta autobusen fabrikatzaileek eta kontzesionarioek azken nobedadeak aurkeztuko dituzte.
Gainera, TEST DRIVEaren espazioan auto elektrikoak probatu ahal izango dira, herritarrek esperientzia berezi hau hirian bizi dezaten, ibilgailu elektriko bat erosteko erabakia hartu aurretik. Interesdunek probatu nahi duten modeloa aukeratu ahal izango dute Areatzan, kontzesionarioen standetan bertan.
Edizio honetan, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak ongietorria egin die euren gizarte-erantzukizun korporatiboaren eta klima-konpromisoaren esparruan eguneroko jardueran mugikortasun jasangarria integratzearen alde egiten duten enpresa eta erakundeei. Hori da Ecofriss eta Cofares konpainien kasua, salgaiak ibilgailu elektrikoekin banatzeko neurriak aplikatzen baitituzte.
Bizikletak ere zeregin garrantzitsua izango du hiriaren egunerokoan integratzeko eta bide publikoan bizikletaz ibiltzean segurtasun pertzepzioa hobetzeko. Hartara, Bilbaobizi bizikleta-zerbitzu publikoaren erakusketa egingo da, eta Basquetourrek Euskadiko bizikleta-ibilbideak aurkeztuko ditu Areatzako erakusketa-gunean. Areatzan, hain zuzen ere, “Domeketan bizikletaz” egingo da igandean, hilak 20.
Esteka: Bilbao.eus, Udal sailak, Mugikortasuna eta Jasangarritasuna, MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA OSPATUKO DU BILBOK, GARRAIO PUBLIKOAN EGINDAKO BIDAIEI, HIRI-MUGIKORTASUNAREN ERALDAKETARI ETA IRISGARRITASUNAREN HOBEKUNTZARI BURUZKO DATURIK ONENAREKIN
Irudiaren iturria: https://www.transportes.gob.es/movilidad-sostenible/semana-europea-movilidad