Bilboko Udalak Bilbaobizi zerbitzuaren 20 puntu berri jarri ditu martxan hiriko hainbat tokitan eta sarearen zabalkuntza amaitu du. Horrela, udal-zerbitzuak 68 puntu dauzka orain, auzo gehiagotan dauka presentzia eta herritarren irisgarritasuna hobetu du mugikortasun jasangarri eta osasungarriko alternatiba batekin.
Puntu berriak helbide hauetan daude: Calixto Leguina, Fika, Malmasin, San Ignazioko zubia, Juan Carlos de Gortázar, Kalamua, Auntzetxeta, Begoñako Andra Maria, Errekalde-Larraskitu, Julio Urquijo, Zorrotzaurre, Luis Briñas, Mazarredo, San Luis Meategia, Basurtu-Kastrexana, Arabella, Masustegi, Jesús Galíndez. Datozen hilabeteetan Maria Diaz Haroko kaleko eta Uretamendi auzoko puntuak jarriko dira martxan.
Zabalpenari esker, zerbitzuaren estaldura indartu ahal izango da orain arte puntu gutxiago zeuzkaten eremuetan, batez ere hiriko goiko auzoetan; órrela, bertako biztanleen eskari historikoari erantzungo zaio eta sarearen banaketa orekatuagoa ahalbidetuko da Bilbo osoan.
Esteka: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&cid=1279249253704&language=en&pageid=3000075248&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia&rendermode=previewnoinsite%3Festado%3DProximo%3Festado%3DCerrado%2F1279238450078%2F1279238344866%3Ffuente%3DBPA%3Ffuente%3DBPA%2F1279238450078%2F1279238450078%2F1279238344866
MAILEGU PUNTU BERRIAK BILBAOBIZI ZERBITZURAKO
2026(e)ko uztailaren 6a