MARTXOAREN 25EAN ETA 26AN MUBIL MOBILITY EXPO AZOKA EGINGO DA

2026(e)ko martxoaren 6a

MUBIL Mobility Expo azoka profesionalak beste edizio bat egingo du martxoaren 25ean eta 26an Ficoban (Gipuzkoa). Bertan, mugikortasun jasangarriaren arloko enpresak, erakundeak eta adituak bilduko dira. Topaketa erreferentzia-puntu gisa finkatu da Europa hegoaldean, garraioaren bilakaera eta teknologia berriak aztertzeko.

Programaren ardatz nagusietako bat ibilgailu elektrikoaren aurrerapena eta inpaktua izango da. Kargatzeko azpiegituren hedapenari eta elektromugikortasunari buruz eztabaidatuko da. Gainera, “text drive” gune bat egongo da, ibilgailu autonomoak eta erregai alternatiboak erabiltzen duten ibilgailuak probatzeko, besteak beste.

Azokan 100 erakusketari baino gehiago bisitatu ahal izango dira, 20 hizlari baino gehiago hitzaldiak emango dituzte eta Europako 10 hirik baino gehiagok parte hartuko dute. Azokari buruzko informazio gehiago hurrengo estekan aurki dezakezu:

Esteka: https://www.mubilexpo.eus/
Irudiaren iturria: https://www.ficoba.org/es/la-feria-mubil-mobility-expo-2026-refuerza-su-dimension-internacional-con-francia-como-partner-country/