Bilbon, irailaren 16tik 22ra arte, “Guztientzako Mugikortasuna” leloa ardatz hartuta, aktibitate asko egingo dira. Aste osoan zehar, mugitzeko modu jasangarri, osasungarri eta inklusiboak sustatzera bideratutako jardueren programazio zabala egingo da hirian, eta askotariko publikoetara egokitutako proposamenak egingo dira, udalerriko hainbat tokitan banatuta.
Bilbo 2025 SEMen edizio honetan, Bilboko pertsonek eta bisitariek ibilgailu elektrikoen 44 modelo ikusi ahal izango dituzte, zero emisioko ibilgailuen marka nagusiak dituzten Alzaga, BYD Blendio, Enekuri Motor, Ford Mintegui, Gaursa, Grupo Ortasa, Karealde, Japan Car eta Mas Motor emakidadunek aurkeztuak. Mugikortasun elektrikoari edo ibilgailu elektriko bat erosteko prozesuari dagokionez azkenengo berritasunak ezagutu nahi dituztenek ezin dute ekitaldi hori galdu teknologiaren arloko azken berritasunak erakutsiko direlako, irailaren 19tik 21era Areatzan, eta SEM Bilbao 2025 edizioari lotutako prezioak bereziak izango dira. Erakusketak Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) egindako liburuxkak banatzeko aprobetxatuko du topaketa. Liburuxka horietan, erabaki hori babesteko eskura dauden laguntza guztiak agertzen dira.
Gainera, DRIVE TESTAREN gunean 21 auto elektriko probatu ahal izango dira, irailaren 19tik (barikua) 21era (domeka), hirian oso esperientzia berezia izan dezaten, auto bat erosteko erabakia hartu aurretik. Interesdunek probatu nahi duten eredua aukeratu ahal izango dute webgunearen bidez edo Areatzako emakidadunen standetan bertan.
CAR-SHARINGen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Madrilen jarduten duen mugikortasun jasangarri eta partekatuko zerbitzu batek nola funtzionatzen duen jakin ahal izango da, eta ibilgailu % 100 elektrikoen flota bat eskaintzen du alokairurako, app baten bidez, egindako kilometrajeari egokitutako tarifa batekin, eta tarifa horrekin erabileragatik bakarrik ordaintzen da.
Hidrogenoaren teknologiak ere presente egongo dira zero emisioko ibilgailuen deialdi honetan, Irizarren hidrogenozko autobusa protagonista dela, autobus elektrikoarekin eta Calverako hidrogenoarekin batera.
Esteka: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&cid=1279243554587&language=eu&pageid=3000075248&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia

MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA 2025
2025(e)ko irailaren 18a