Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren ingurumeneko estrategiaren barruan helburu hauek lortzea sartzen da:
- CO2 emisioak murriztea.
- Hiriko airearen kalitatea hobetzea.
- Kutsadura akustikoa murriztea.
Horretarako, errekuntza-ibilgailuak ibilgailu elektrikoekin ordeztea bultzatzeko asmo irmoa dago. Plan honetan, honako neurriak eta jarduteko proposamenak sartzen dira:
- Orain dauden zerga-hobariak mantentzea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan.
- Araututako zonetan aparkatzeko pizgarriak ezartzea.
- Elektrolinerak jartzeko plan bat garatzea eta udal aparkalekuetan kargaguneak jartzea sustatzea.
- Etorkizunean ibilgailu kutsagarriak murrizteko formulak aztertzea.
- Udalak ibilgailu elektrikoak erostea sustatzea, autobusak barne.
- Taxietan eragitea, 2020tik aurrerako ibilgailu berri guztiak 0 emisiokoak izan daitezen, eta 2030erako taxi guzti-guztiek ezaugarri horiek izan ditzaten.
Laguntzak
Hona hemen eskatu ahal dituzun dirulaguntzak:
Bilboko Udalarenak:
- Zirkulazio-zergan % 95eko salbuespena.
EAE eta estatu mailakoak:
- Moves III 2021-2023 Plana:
(MOVES III PLANAREN BESTE LUZAPEN BAT 2024/12/31RA ARTE. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECO) 350 milioi eman dizkio MOVES III Planaren luzapenari, laguntza-programan dagoeneko mobilizatutako 1.200 milioiei gehituta. Laguntza 2024ko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango da.)
Moves III plan berrienak 7.000 €arteko laguntzak eskaintzen ditu ibilgailu % 100 elektriko berri batentzat, gutxienez 7 urteko errekuntza-ibilgailu bat txatar bihurtu dela frogatzen bada. % 100 elektrikoak diren ibilgailuentzako laguntza ez txatar bihurtzea 4.500 €-koa da. Bi kasuetan, laguntza 45.000 €-ko mugaren mende dago auto berriaren prezioan, BEZik gabe (53.000 €8 edo 9 plazako ibilgailuen kasuan).
Planak partikularrentzako karga-puntuak instalatzeko laguntza ere jasotzen du, diruz lagun daitekeen kostuaren % 70ekoa.
Laguntza eskatzeko epea: 2024ko irailaren 11 arte.
Esteka: https://www.eve.eus/Programa-de-ayudas/2020/Programa-MOVES-III-2021-2023?lang=eu-es - Bilbon salgaiak banatzeko edo beste jarduera batzuetarako furgoneta %100 elektriko berriak eskuratzeko diru-laguntzetarako deialdia. 2024.
– Onuradunak: Bilbon salgaiak banatzen dituzten, edo Bilbon aldiro eta modu erregularrean zirkulatzea eskatzen duen beste jardueraren bat egiten duten enpresak edo autonomoak.
– Deialdi honetara zuzendutako zenbateko osoa 50.000 €-koa da. Laguntza honen zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da eskatutako ibilgailu bakoitzeko.
– Laguntza eskatzeko epea: 2024ko irailaren 11 arte
– Esteka: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Evento_FA&cid=1279233401995&language=eu&pageid=3000094681&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Evento_FA%2FBIO_Evento - Erregai alternatiboekin dabiltzan ibilbailu berriak Bilboko autotaxi zerbitzurako erosteko dirulaguntzerako deialdia. 2024.
– Onuradunak: Bilboko Udalaren taxi-lizentziaren jabe diren pertsona fisikoak edo Bilboko taxi-elkarteak, baldin eta dirulaguntzaren xede den ibilgailua Bilboko taxi-lizentziek baizik ez badute erabiliko ordezko ibilgailu moduan.
– Deialdi honetara zuzendutako zenbateko osoa 150.000 €-koa da. Eskabide bakoitzeko, bost mila euroko laguntza emango da, salbu eta ibilgailu % 100 elektrikoen kasuan, hamar mila eurokoa izango baita eskabide bakoitzeko.
– Laguntza eskatzeko epea: 2024ko maiatzaren 31 arte.
– Esteka: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Evento_FA&cid=1279234565770&language=eu&pageid=3000094681&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Evento_FA%2FBIO_Evento - EEE – Energia-efizientzian, energia berriztagarrietan, garraio eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzen programa
Zehazki, honako azpiprograma hau:
– 4. Laguntza- azpiprograma. Enpresentan bizikleta sustatzea:
4.1. lerroa: Bizikletaren erabilera sustatzea lan-eremuan.
4.2. lerroa: Pertsonak edo salgaiak garraiatzeko triziklo berriak, pedalei lagundutakoak (elektrikoak) ala ez.
4.3. lerroa: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak (udal bizikleta-sharing-a).
4.4. lerroa: Bizikletentzako aparkaleku segurua
– 4. laguntza-azpiprogramaren aurrekontu-zuzkidura 100.000 €-koa da.
– Laguntza eskatzeko epea: 2024ko urriaren 31 arte.
– Esteka: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/eee-energia-efizientzian-energia-berriztagarrietan-garraio-eta-mugikortasun-efizientean-inbertsioak-egiteko-laguntzen-programa/web01-tramite/eu/
Mugikortasun elektrikoa sustatzeko udal ekitaldiak
Duela zenbait urtetik hona, Mugikortasuna eta Jasangarritasuna arloak hainbat ekintza, neurri eta ekitaldi garatu ditu mugikortasun elektrikoa eta ibilgailu elektrikorako trantsizioa errazteko. Udal-arlo guztien artean ibilgailu elektrikoaren barne-sustapen etengabeaz gain, eta udal-aparkalekuetan barne-erabilerako karga-puntuak instalatzeaz gain, kronograma honetan arlotik egindako lanaren ekintza adierazgarrienetako asko jasotzen dira:
2016 – Lehen elektrolinera IBIL instalazioa
2017 – Ibilgailu elektrikoak EEErekin batera lagatzeko kanpaina
2017 – 1. diru-laguntza taxi elektrikoak erosteko 110.000 €(10.000 €/ taxi)
2018 – 2. diru-laguntza taxi elektrikoak erosteko 110.000 €(10.000 €/ taxi)
2018 – Lau elektrolindegi berri instalatzea (bi IBILekin eta bi Iberdrolarekin)
2019 – Pedalei eragiteko bizikleta elektrikoaren zerbitzu publiko berria, Bilbaobizi lagundua
2019 – Iberdrolaren hiru elektrolindegi berri instalatzea
2019 – 3. diru-laguntza taxi elektrikoak erosteko 110.000 €(10.000 €/ taxi)
2019 – Ibilgailu elektrikoa kargatzean aparkatzeko diru-laguntza
2019 – I ECO RALLYE Bilbao Petronor
2019 – Mugikortasun elektrikoko tailerrak kontzesionario eta operadore logistikoekin, EEErekin lankidetzan
2020 – Mugikortasun elektrikoari buruzko POLIS kongresu europarra
2020 – Mugikortasun elektrikoari buruzko udal web orria
2020 – Liburuxka inprimatzea ibilgailu elektrikoaren abantailekin
2020 – 1. diru-laguntza furgoneta elektrikoak erosteko 70.000 €(7.000 €/ furgoneta)
2021 – II ECO RALLYE Bilbao Petronor
2021 – 2. diru-laguntza furgoneta elektrikoak erosteko 100.000,00 € (5.000 € furgoneta bakoitzeko)
2021 – 1. diru-laguntza pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak erosteko 20.000,00 € (200 € bizikleta bakoitzeko)
2021 – Euskelec 2021eko finala, LHko ikasleek ekoitzitako ibilgailu elektrikoen txapelketa
2022 – 3. diru-laguntza furgoneta elektrikoak erosteko 200.000,00 € (10.000 € furgoneta bakoitzeko)
2022 – Bilbobusek % 100eko unitate elektriko berria jarri du bere flotan
2023 – 4. diru-laguntza furgoneta elektrikoak erosteko 120.000,00 € (12.000 € furgoneta bakoitzeko)
2023 – 4. diru-laguntza taxi elektrikoak erosteko 280.000,00 € (10.000 € ibilgailu elektriko bakoitzeko)
2023 – “Greenpower-Bridgestone” ibilgailu elektrikoen zirkuituaren 3. Edizioa
2024 – 5. Diru-laguntza furgoneta elektrikoak 50.000,00 € (12.000 € furgoneta bakoitzeko)
2024 – 5.diru-laguntza taxi elektrikoak 150.000,00 € (10.000 € ibilgailu elektriko bakoitzeko)
2024 – Udalak bizikleta eta scooter elektrikoak eguzkitan kargatzeko totema jarri du Artxandako Udal Kiroldegian
2024 – Zunderrek 150 kw-ra igotzen du kargatzeko estazioen potentzia