Lehen aldiz ibilgailu elektriko batean bidaiatzeko asmoa baduzu, funtsezkoa da alderdi garrantzitsu batzuk kontuan hartzea bidaiari ekin aurretik. Eta mitoa den arren auto elektrikoak ibilbide laburretarako bakarrik direla egokiak, egia da planifikazio zehatzagoa behar dutela. Jarraian, kontuan hartu beharreko hainbat aholku azalduko ditugu:
– Oporretako ibilbidea ondo planifikatu
– Ibilgailu elektrikoa kargatzeko azpiegitura ziurtatu
– Ibilgailua prest jarri
– Auto elektrikoaren bateria ez presatu
– Ahal den guztietan, ibilgailu elektrikoa kargatu.
2024. urtean autonomia handiena duten 10 auto elektrikoen zerrenda:
Auto elektriko baten autonomia faktore askoren araberakoa da, vaina garrantzitsuena bateriaren gaitasuna da: zenbat eta handiagoa izan, orduan eta energia gehiago gorde ahal izango du, eta kilometro gehiago egin ahal izango ditu kargatze bakoitzarekin. Hauek dira 2024. urtean autonomia handiena duten 10 auto elektrikoak:
– Xiaomi SU7 – 830km arte
– Volkswagen ID.7 – 700km arte
– Peugeot E-3008 – 700km arte
– Mercedes EQE – 689 km arte
– Peugeot E-5008 – 660km arte
– Mercedes EQS SUV – 655km arte
– Polestar 3 – 650km arte
– Tesla Model S – 634km arte
– Audi Q6 e-tron – 634km arte
– Tesla Model 3 – 629km arte