Bilboko Udalak, Iberiar Penintsulako mugikortasun- eta aparkaleku-zerbitzuetan liderra den Telpark-ekin lankidetzan, kanpaina berezi bat jarriko du abian, herritarrek doan kargatu ahal izan dezaten beren ibilgailu elektrikoa Alondegiko eta Indautxuko aparkalekuetan, urriaren 20tik 26ra bitartean.
Telpark-ek herritarrentzat konponbide irisgarri eta jasangarriak eskaintzeko eta, aldi berean, hiriak deskarbonizatzeko egiten duen apustuaren parte da ekimena, eta ibilgailuak erdi-azkar eta azkar kargatu ahal izango dira.
Zerbitzua eskuratzeko, erabiltzaileek Telpark aplikazioa jaitsi beharko dute. Aplikazio horren bidez, erabilgarri dauden karga-puntuak aurki daitezke denbora errealean eta, horrela, zerbitzura azkar eta erraz sar daiteke.
Guztira, 22 kW-ra arteko potentzia daukaten 9 kargagailu erdi-azkar eskainiko dira, 6 Alondegian eta 3 Indautxun, eta 2 kargagailu azkar, bakoitza 120 kW-ra arteko potentziarekin Alondegian; horrek aukera ematen du ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarri gehienentzat karga eraginkorra egiteko.
Esteka: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&cid=1279244314679&language=eu&pageid=3000075248&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia

BILBOKO UDALAK ETA TELPARK-EK IBILGAILU ELEKTRIKOAK DOAN KARGATZEA ERRAZTUKO DUTE AZKUNA ZENTROKO ETA INDAUTXUKO APARKALEKUETAN
2025(e)ko urriaren 21a