2025eko ekainaren 25etik abenduaren 31ra bitartean erregistra daitezke, MOVES III 2025 laguntza-programako eskaerak Energiaren Euskal Erakundearen web-orriaren bitartez.
MOVES III 2025 programa berriak honako ezaugarriak ditu:
– 14,9 milioi euroko diru laguntzak banatuko ditu.
– 7.000 € eurora arteko laguntzak ibilgailu elektrikoak erosteko
– Herritarrei begira, aurrerako atzeraeragina izango du MOVES III 2025 programak ibilgailuen erosketetarako. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ibilgailu elektrikoaren erosketa edo karga-puntuaren instalazio orori aplikatuko zaio.
– Programak birkargatzeko gune berrien instalazioaren zenbatekoaren % 70era arteko dirulaguntza ematen du, eta enpresek % 35eko zerga-arintzea gehitu ahal izango diote laguntza horri, Euskadin berriki onartutako zerga-kenkarien bidez.
– Programa berriak ez du zerikusirik apirilean aktibatutako Emisio Gutxiagoko Ibilgailuak laguntza-planarekin. Teknologikoki neutrala den ibilgailu bakoitzeko 3.500 €-rainoko laguntza dakarrena.
Programa berriak ibilgailu elektrikoak erosten lagundu nahi du eta 2.000 ibilgailu elektriko inguru zirkulazioan jartzen lagunduko du Euskadin.
Estekak:
– https://www.eve.eus/noticias/noticias/el-gobierno-vasco-activa-el-programa-moves-iii-2025-con-ayudas-de-hasta-7-000-e-para-la-compra-de-vehiculos-electricos/
– https://www.eve.eus/programa-de-ayudas/programa-moves-iii-2025/

MOVES III-2025 PLANEKO LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA IREKI EGIN DA
2025(e)ko uztailaren 15a