IBILGAILU ELEKTRIFIKATUEN MATRIKULAZIOAK %32 IGO DIRA 2025. URTEAN

2025(e)ko otsailaren 18a

Ibilgailu elektrifikatuen matrikulazioak % 32 igo dira Espainian, 12.049 unitatera iritsi arte. Ibilgailu elektrikoen matrikulazioak % 45,9 igo ziren urtarrilean, 6.611 matrikulatu ziren, batez ere autobus eta furgoneta elektrikoen salmentek gora egin zutelako.

Jarraian aurkezten diren tauletan, AEDIVE eta GANVAM elkarteek emandako matrikulazio-datuak ikus daitezke.

1. Taula. Ibilgailu elektriko puruen eta hibrido entxufagarrien matrikulazioak, 2025eko urtarrilean

Ibilgailu motaurtarrila% var.
Turismoak10.402+ %29,2
Furgonetak810+ %108,2
Quad/ATV/Trizikloak19+ %137,5
Koadrizikloak93–  %6,1
Ziklomotorrak215+ %45,3
Motozikletak468+ %15,3
Autobusak37+ %184,6
GUZTIRA12.049+ %32

Iturria: AEDIVE-GANVAM

2. Taula. Ibilgailu elektriko puruen matrikulazioak 2025eko urtarrilean

Ibilgailu motaurtarrila% var.
Turismoak5.159+ %48,7
Furgonetak615+ %65,8
Quad/ATV/Trizikloak19+ %137,5
Koadrizikloak93–  %6,1
Ziklomotorrak215+ %45,3
Motozikletak468+ %15,3
Autobusak37+ %184,6
GUZTIRA6.611+ %45,9

Iturria: AEDIVE-GANVAM

2025. urtea erabakigarria izango da. Administrazioak neurriak martxan jartzea eskatu beharko du, “Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuan (PNIEC”) ezarritako helburua lortu ahal izateko. Izan ere, plan horrek 2030. urtean 5,5 milioi ibilgailu elektriko egotea ezartzen du.

Gainera, beharrezkoa izango da MOVES III Planaren laguntzak mantentzea. Laguntza horiekin batera, neurri fiskalak ere mantendu beharko lirateke, enpresek eta partikularrek ibilgailu elektrikoak erosteko aukera izan dezaten.

Esteka: https://aedive.es/noticias/Las-matriculaciones-de-vehculos-electrificados-arrancan-el-ao-con-una-subida-del-32