MERCEDES KONPAINIAK BERE AUTO ELEKTRIKOEI URTEAN 12.000 KM-KO AUTONOMIA GEHITU DIEZAIEKEEN PINTURA BATEAN LAN EGITEN ARI DA

2024(e)ko abenduaren 13a

Autoan panel fotovoltaikoak sartzea ez da batere erraza. Gauzatzearen arazoaz gain, bada beste arazo handiago bat ere: ibilgailuari gehitzen zaion pisu gehigarria. Aparteko kilo horiek ez dute konpentsatzen luzera begira lor lezakeen autonomiarekin, eta, beraz, ez dute hainbeste konpainiak aztertu bide hori.

Mercedes garatzen ari dena ez da eguzki-panel bat, “pintura” bat baizik. Ibilgailuaren pinturan bertan txertatutako geruza bat da, oso mehea. Lodiera ozta-ozta bost mikrometrokoa da, giza ile bat baino meheagoa, eta, beraz, oso arina eta forma kurbatuetara egokitzeko modukoa izatea lortzen da. Eguzki-pintura oso eraginkorra izateaz gain, lehengai irisgarriek eta ez-toxikoek osatzen dute. Era berean, erraz birzikla daiteke, eta ekoizpen-kostua ohiko eguzki-panelena baino nabarmen txikiagoa da.

Konpainiaren kalkuluen arabera, metro koadro bakoitzak 50 gramo baino ez zizkion gehituko multzoari, eta eraginkortasuna % 20koa dela diote, datu ona zelula fotovoltaikoen egungo eraginkortasuna kontuan hartuta. Energia ekoiztera irits liteke urtean 12.000 kilometro egiteko baldintza idealetan.

Esteka: https://www.xataka.com/movilidad/mercedes-tiene-clave-para-aumentar-autonomia-coche-electrico-pintura-solar-para-extra-20-000-kilometros-al-ano