ZUNDERREK 150 KW-RA IGOTZEN DU POTENTZIA BILBOKO KARGA-SAREETAN

2024(e)ko azaroaren 4a

Zunderrek, Bilboko ibilgailu elektrikoak azkar kargatzeko guneen sarea instalatzeko, mantentzeko eta ustiatzeko espazio publikoaren jabari publikoko emakidaren enpresa esleipendunak, bere sareen potentzia 150kW-era handitzen du honako puntu hauetan:


– Lehendakari Leizaola kalea 5
– Elkano kalea 9
– Sabino Arana etorbidea 53
– Gernikako Lorategia 25
– Ugarteko plaza


Espero da Etxaniz Suhiltzailearen Plazan, Uribitarte Pasalekuan eta Virgen de Begoña kalean dauden karga-puntuek laster gauza bera egitea. Horrela, Bilbon dauden 8 sareek 150kw-ko potentzia izango dute. Horrek karga-denbora laburragoa ekarriko die karga-puntu azkarren erabiltzaileei.


Aipatzekoa da karga-estazio bakoitzean bi CCS konektore daudela, eta, zehazki, Uribitarte pasealekuan dagoen estazioan, CCS konektore bat, CHAdeMo konektore bat eta Tipo2 konexio bat (azken hori erabiltzeko, karga-kable propioa behar da)


Nola kargatu zure ibilgailua karga-sareetan?


Karga-prozesua irisgarria, erosoa eta erraza izan dadin, Zunderrek hainbat funtzionalitate eskaintzen ditu zure ibilgailu elektrikoa kargatzeko:


– Zunderren app-a
– Plug & Charge: konektatu zure ibilgailua eta kargatu automatikoki
– eZCard eta eZTag: erabiltzaile-kontuari lotutako txartel baten bidez
– Apple Watch.
– Android Auto/Car Play: Luzapen honekin, karga hasi eta amaitu daiteke ibilgailu elektrikoaren pantailatik.