“AGUR AUTO ELEKTRIKOEN BIZITZA BALIAGARRIA LABURRA DELA MITOARI”

2024(e)ko urriaren 7a

Auto elektrikoen bateriek gero eta gehiago irauten dute, eta gaur egun ibilgailuaren bizitza gainditzen dute. Duela hamabost urte, lehenengo auto elektriko modernoak merkaturatu zirenetik, erabiltzaileen kezka nagusietako bat baterien zahartze goiztiarra izan da, ibilgailu mota horretako elementurik garestiena.

Hala ere, bateriak kudeatzeko BMS (Battery Management System) sistema berriei esker, automobilaren bizitza baliagarria gainditzeko gai diren packak sortu dira. Auto elektriko modelo batzuk izan zuten degradazio-arazoak ahaztuta geratu dira; izan ere, gaur egun fabrikatzaile gehienek 8 urteko bermea eskaintzen dute. Toyota adibidez 10 urteko bermea eskaintzen du.

Askotan baterien fidagarritasuna ibilgailu elektrikoei kalte egiteko erabiltzen da. Ia 5000 auto elektrikoren baterien egoera aztertu zen azterlan baten arabera, ibilgailu elektrikoen bateriak urteko % 1,8 degradatzen dira batez beste. Kopuru hori are gehiago murriztuko da modelo berriekin eta baterien teknologiaren hobekuntzarekin; beraz, bateria gehienek ibilgailuaren bizitza baliagarriak baino gehiago iraungo dute, 20 urte edo gehiago, eta ez da beharrezkoa izango inoiz ordeztea. Horregatik, jendeak ziurtasuna izan beharko luke gaur egungo auto elektriko asko egokiak direla barne-errekuntzako motordun ibilgailu ugari ordezkatzeko.