Europako Batzordeak uztailaren 14an argitaratutako araudi berriak, Fit for 55 estrategiak, zehazten du 2030ean fabrikatzaileek turismo berrien isurketak % 55 murriztu beharko dituztela, 2035ean % 100era iritsi arte.
Azken hilabeteetan, fabrikatzaile horietako askok errekuntzako auto motordunak merkaturatzeari uzteko konpromisoa argitaratu dute. Soil-soilik errekuntzakoak diren autoak saltzeari uzteko konpromisoa hartu duten fabrikatzaileen zerrenda eta datak honako hauek dira:
– Jaguar, 2025
– Ford, 2026
– Bentley, 2025
– Volvo, 2025
– Renault, 2030
– Audi, 2026
– Fiat, 2030
– Opel, 2028
Automobilaren sektoreaz gain, araudi berriak orain arte ukiezinak ziren sektoreak arautu nahi ditu, hala nola kamioiak, hegazkingintza edo itsas garraioa.