LEHENENGO LOW COST IBILGAILU ELEKTRIKOAK PREZIOA ETA DATAK DITU DAGOENEKO

2021(e)ko martxoaren 26a

Prezioak Frantzian argitaratu eta egun gutxira, Dacia Spring-ek dagoeneko tarifa ofizialak ditu Espainian. 4 eserleku eta 290 litro dituen modelo hau hau bi akaberan eskuragarri egongo da: Comfort (16.548 euro laguntza aurretik) eta Comfort Plus (17.621 euro laguntza aurretik), gure merkatuko auto elektriko ekonomikoena bihurtzen duena (Renault Twizy bezalako kuadrizikloak izan ezik).

Bi eskaintza hoiek 230 km-ko WLTP autonomia  homologatzen dute (305 km hiri-zikloan) eta ibilgailuaren prestakuntzak beste munduko ezer ez diren arren, poltsiko askoren eskura egongo den ibilgailu % 100 elektrikoa izango da, batez ere hiri-erabilerarako.

Dacia Spring dagoeneko erreserbatu daiteke, nahiz eta lehen bidalketak urteko bigarren seihilekoan egingo diren. Comfort modeloa ez da 2022ra arte iritsiko. Markak eskuragarri jarri ditu finantzaketa aukera (adibidez, 5.500,34 euroko sarrera, hilean 134 euroko 48 kuota eta 6.906,17 euroko azken kuota guztira 19.199,65 euroko prezioa lortuz, laguntzaren aurretik).