Bogotá Kolonbiako hiriburuko udalak bere autobus flota osoa elektriko bihurtzeko hautua egin du. Orain 596 unitateko eskaera berri batekin, Txinatik kanpo mundo osoko mota honetako flotarik handiena osatuko du.
Hiriak 1.494 milioi euro inbertituko ditu, eta beste 1.140 milioi euro flotaren funtzionamendu eta mantentze gastuetan, kontratuak iraungo duen hurrengo 15 urteetarako.