CALIFORNIAK KONBUSTIO MOTORDUN AUTOEN SALMENTA DEBEKATU EGITEN DU 2035 URTETIK AURRERA

2020(e)ko urriaren 16a

Osagai sinboliko handiko iragarkia da, izan ere, Kalifornia baita Estatu Batuetako automobilaren merkatu nagusiena. Momentuz araudi honek auto berrien salmenta soilik barne hartzen du, beraz, erabilitako modeloen salmentetan ez dute eraginik izango. Ezta noski ibilgailu horien zirkulazioan ere, momentuz iraungitze datarik ez duelarik. Ikusteko dago neurri honek hibridoei eta hibrido entxufagarrie eragingo dien, gobernadoreak adierazi baitu 2035etik aurrera saldutako auto berri guztiak isurketarik gabekoak izango direla, eta hibridoek ez dute baldintza hori betetzen.